Euskara Batzordea

Euskara batzordearen helburu nagusia ikastolan euskara erabiltzeko ekintzak bultzatzea da, bai eskola orduetan, bai eskolatik kanpo.

Ospakizun nagusia urtero egiten den topaketa batean datza. Ekainean izan ohi da topaketa, eta adin guztientzako gairen baten inguruko jarduerak antolatzen ditugu.

Urtean zehar ere txangoak eta jarduerak egiten ditugu eskola orduetan.

Gainera, urtearen arabera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, ikasleekin batera, hala nola gaztaina eguna, Santa Ageda, Korrika, euskara eta gabonetako kantua.

HARREMANA: euskarabarrutia@gmail.com