AURREMATRIKULA 2021-2022
NORTZUK EGIN BEHAR DUTE?
2019 urtean jaioak eta datorren ikasturterako Ikastetxez aldatuko direnak.
EPEAK:
1.-Eskabideak aurkeztea urtarrilaren 18tik urtarrilaren 29ra.
On-line: urtarrilaren 18tik urtarrilaren 29ra.
2.-Eskatzaileen zerrenda: otsailaren 16an.
3.-Behin-behineko zerrenda: martxoaren 9an.
4.-Erreklamazioak: martxoaren 16ra arte.
5.-Eskabidean atzera egitea: martxoaren 16ra arte.
6.-Behin betiko zerrenda: martxoaren 23n.
7.-Ordezkaritzak esleitutako plazen zerrendak: martxoaren 26an.
8.-Errekurtsoa: apirilaren 23ra arte.
9.-Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 17ra arte.
AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK:
ERRIGORREZKOAK:
- Familia-liburuaren fotokopia (denena).
- 2 argazki.
- Familiaren errolda agiria.
- Ikaslearen guraso edo legezko tutoreen Nortasun Agiriaren fotokopia (eta, baldin badauka, ikaslearena).
- Hezkuntza Premia Berezien galdetegia.
- Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria.
- Errenta aitorpenaren fotokopia EAE-n aurkeztu ez bazen.
AUKERAKOAK:
- Errenta-aitorpena eskatzeko baimena.
- Aita, ama edo tutorearen lantegiko helbidearen agiria.
- Anai-arrebaren batek bertan ikasten duela ziurtatzen duen agiria.
- Aita, ama edo tutoreak bertan lan egiten duela ziurtatzen duen agiria.
- Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria.
- Elbarritasun ziurtagiria.
Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 14an
Compartir en Facebook Compartir en Twitter Compartir en Pinterest