Kurtso hasierako gutuna

2020-09-11 Iruzkinik ez

Gasteizen, 2020ko irailaren 11n.

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez Ikastolako irakasle eta langileok 2020-2021 ikasturterako ongi etorria eman eta, bide batez, zenbait kontu gogorarazi nahi dizuegu:

1. Honekin batera doakizue ikasturte honetako egutegia.

2. Ikastolarekin kontaktatzeko bideak hauek dira:

Pedro Ignacio Barrutia IkastolaEspoz y Mina kalea, z/g.01010 GASTEIZLehen Hezkuntzako eraikineko telefonoa: 945 17 21 31Haur Hezkuntzako eraikineko telefonoa: 945 17 67 10Helbide elektronikoa: 010142aa@hezkuntza.netBlogaren helbidea: http://3abmaila.blogspot.com.es/

3. Idazkaritza ordutegia 9:00etatik 13:00etara da. Beka garaian eta matrikula garaian ordutegia berezia izango da eta garaiz jakinaraziko da.

4. Ikasleen ordutegia hau da ikasturte honetan (irailaren 28tik aurrera): 

  • Ordutegiak:
    • 2 urte: 9:35/10:15-12:15/12:55 eta 15:05/15:30-16:30/16:55
    • 3 urte: 9:30/10:00-12:55 eta15:00-16:55
    • 4 urte: 09:35-13:05 eta 15:05-16:55
    • 5 urte: 09:30-13:00 eta 15:00-17:00
    • Gela Egonkorra: 09:30-13:00 eta15:00-17:00
    • LH 1 eta 2: 09:25-12:55 eta 14:55-16:55
    • LH 3 eta 4: 09:30-13:00 eta15:00-17:00
    • LH 5 eta 6: 09:35-13:05 eta 15:05-17:05

Asteazken arratsaldetan ez dago eskolarik (beraz, asteazkenetan, jantokiko ikasleak 14:30ak baino lehenago jaso behar dituzue).

5. Ezinbestekoa da eskolan sartzeko orduak puntualtasunez errespetatzea, eta hutsegiteak justifikatu egin behar dira derrigorrez.

6. Gurasoen edota legezko tutoreen ardura da seme-alaben zaintza patioko ateak irekitzen direnetik ikasleak eraikinean sartzen diren arteko denboran -hala goizean, nola eguerdian-. Halaber, ikasleak guraso edota legezko tutoreen ardurapean daude behin eskolak bukatuta -bai eguerdian, bai arratsaldean- hesiko ateak itxi arteko denboran.

7. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak etxera bakarrik joan ahal izateko guraso edota tutoreek baimena sinatu beharko duzue. Txikiagoek ezin izango dute bakarrik joan etxera. Txikiak adingabeko norbaitek eraman ahal izateko ere, guraso edota tutoreek baimena sinatu beharko duzue (eta adingabeko horrek 16 urtetik gorakoa izan beharko du).

8. Zuen seme-alabaren osasunagatik eta ikaskideenagatik, ezin dituzue umeak gaixorik ekarri Ikastolara. Ikasturte honetan zehar derrigorrezkoa da seme-alabei tenperatura hartzea Ikastolara etorri aurretik egunero. 37 gradutik gorako tenperaturarekin ezin da inor Ikastolan sartu.

9. Jantoki-zerbitzua erabili nahi baduzue, jantokiko arduradunarekin edo idazkaritzarekin jarri behar zarete harremanetan. Jantokia erabili ahal izateko, ezinbestekoa da Jantokiko Araudia onartu eta betetzea. Ikasturte honetan ezin izango da jantokia erabili behin-behinean: beraz, ezin izango da jantoki zerbitzua noizbehinka erabili.

10. Izan gogoan ordainketaren bat egin gabe baldin baduzue (edozein motakoa dela ere), ezin izango duzuela jantoki zerbitzua erabili.

11. Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun- -egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari.

12. Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeaz Guraso Elkartea arduratzen da. Hau duzue harremanetarako telefono zenbakia: 658356547. Eta posta helbidea: barrutiagurasoak@gmail.com

Ikasturte honetan, kontrakoa erabakitzen ez den bitartean, ez da eskolaz kanpoko jarduearik izango.

13. Datozen egun edo asteetan banatuko dizuegu beste zenbait ohar gela-bilerak noiz izango diren zehazteko, bekak eskatzeko epeen berri emateko, material eta jarduera osagarriak ordaintzeko kuotak noiz eta nola ordaindu behar diren azaltzeko, eta abar.

14. Ikasturte hau berezia izango da COVID-19a dela eta. Ikastolak martxan jarrita duen Kontingentzia Plana aldakorra da eta egoeraren arabera eguneratu egin beharko da. Jakinaren gainean izango zaituztegu. Ikastolak ezarritako jarraibideak beteko eta betetzen lagunduko duzuelakoan gaude, zuen seme-alaben eta hezkuntza komunitate osoaren osasunagatik. 

Besterik gabe, adeitasunez
beltza.png