OOG-rako hauteskundeak 1

2020-10-26 Iruzkinik ez

Gasteizen, 2020ko urriaren 26an.

Familia horiek:

Gaur hasi eta abenduaren 10a bitartean OOG-rako (Eskola Batzordea) hautes-prozesua martxan izango da. Egutegia ikastolako ohar-taulan izango da. Baina datarik esanguratsuenak hauek dira:

  • Hautagaiak aurkezteko epea:  urriaren 27tik azaroaren 9ra.
  • Hauteskundeak: azaroaren 26an.

Beraz, azaroaren 9ra arte izango duzue aukera hautagai bezala aurkezteko. Horretarako orri hau bete (atzeko aldean) eta zuzendaritzan eman beharko duzue. Izan kontuan oso garrantzitsua dela familien partaidetza ikastolaren Ordezkaritza Organo Gorenean, bertan hartzen baitira ikastolari dagozkion erabakirik garrantzitsuenak.

Besterik gabe,

ZUZENDARITZA