COVID-19 Informazioa

2020-11-02 Iruzkinik ez

Gasteizen 2020ko azaroaren 2an.

Familia agurgarriak:

Ikasturtea hasi denetik zenbait ikasgelatan covid positiboak izan ditugu. Halakoen berri izatean, ikastolak berehala jartzen du martxan protokoloa eta Osakidetzako aztarnarien argibideen zain geratzen da. 

Egoeraren ezaugarrien arabera, aztarnarien erantzuna lehenago edo beranduago iristen da eta ezberdina izan daiteke. Batzuetan ezer ez egitea erabakitzen dute Osakidetzako aztarnariek, beste batzuetan ikasgelako zenbait ikasle konfinatzea eta, azkenik, beste batzuetan, ikasgelako ikasle guztiak konfinatzea.

Ikastolan dagoeneko hiru egoera horiek bizi izan ditugu eta guztia normaltasunez onartu eta gauzatu da.

Orain arte bezala, aurrerantzean ere Ikastolak unean-unean informatuta mantenduko ditu egoerak eragina duen geletako gurasoak.

Zuen jarrera eta laguntzagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. 

Besterik gabe, begirunez

ZUZENDARITZA