Materialaren ordainketa
Gasteizen, 2020ko azaroaren 3an.
Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu eskola-materialaren eta jarduera osagarrien ordainketa egin behar dela. Ikastolak zuengandik jasotzen duen dirua eskola kurrikulumean eta planean zehaztuta dauden zenbait jarduera eta hauetarako beharrezkoa den materiala ordaintzen laguntzeko erabiltzen da. Adibidez: fotokopiak eta material suntsikorra; zinema, antzerki eta museoetarako sarrerak; kanpoko jardueretarako garraioa; pailazoak eta bertso saioak bezalako ikuskizunak; Inauteri, Agate Deuna eta Olentzero bezalako jaiak; Sexu Heziketa, Bertsolaritza eta Idazleak Eskolan bezalako proiektuak;… Eskola Batzordeak onartuta ditu jarduera hauek guztiak. Halaber, oniritzia eman dio ordainketa egiteko moduari.
- Ordaindu beharreko kopurua:
2 urte | 40 € |
3 urte | 52 € |
6. maila eta Gela Egonkorra | 72 € |
Beste maila guztiak | 66 € |
- Ikastolan ikasturte honetan hiru seme-alaba edo gehiago matrikulatuta dituzten familiei % 30eko deskontua egingo zaie.
- Ordainketa bi zatitan egin ahal izango da hala nahi izanez gero: % 50a 2020ko abenduaren 1a baino lehenago eta beste % 50a 2021eko martxoren 1a baino lehenago.
- Derrigorrezkoa da kuota hauek ordaintzea.
Oso garrantzitsua da IKASLEAREN MAILA, IZENA ETA ABIZENAK adierazita egotea frogagirian. Frogagiriaren kopia ikaslearen tutoreari eman, mesedez.
Begirunez,
Ikastolako Zuzendaritza