Bekak

2021-09-08

Familia agurgarriok:

Jakinarazten dizuegu 2021-2022 ikasturteko Eskola materialerako   eta jantokirako BEKAK  Eusko Jaurlaritzan eskatzeko epea ireki dela.

Eskabideak Ikastolan jasotzeko epea irailaren 9-tik irailaren 17-ra izango da eta dokumentazioa ikastolara sinatuta itzultzeko epea irailaren 20-tik irailaren 24-ra.

Beka kontuetarako bulegoaren ordutegia hau izango da: 9:15-11:30 eta 16:30-17:00 (arratsaldez ez da irekita egongo eskola goizez bakarrik dagoenean).

Oharra: Ikastolak ez ditu fotokopiak egingo. 

Begirunez,