Kontingentzia plana

2021-09-09

Guraso horiek:

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu bizi dugun egoera dela eta, Barrutia Ikastolak martxan jarri duen Kontingentzia Planean agertzen diren  neurri nagusiak, Ikastolaren eta zuen seme-alaben segurtasun- eta higiene-neurriei dagokienez, honako hauek direla:

  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera ikasleentzat. Ikasleek etxetik ekarri beharko dute maskara. Maskara higienikoa da gomendatuta dagoena. Langile guztiek erabili beharko dute.
  • Pertsonen arteko segurtasun distantzia (bete ahal den espazioetan) 1,5 metrokoa izango da.
  • Eskuen higienea. Ikastolako gune guztietan izango da gel hidroalkoholikoa eskuragarri. Ikasleek gelan garbituko dituzte eskuak sartzen diren bakoitzean.
  • Ezin izango dira ikastolan sartu sintomak dituzten edota etxean isolatuta dauden pertsonak, izan ikasle, izan langile, izan bisitari.
  • Ikasle eta langileek etxean hartu beharko dute tenperatura ikastolara etorri aurretik. 37º baino gehiagoko tenperatura duena ez da ikastolara etorriko. 
  • Bizikidetza talde egonkorrak izango dira ikasgelako ikasleak. Beste geletako ikasleekin ez dute harremanik izango.
  • Ikasleak modu mailakatuan sartuko dira ikastolan eta irtengo dira bertatik.
    • 4 urte: 9:35-13:25
    • 5 urte: 9:30-13:30
    • 1 eta 2 mailak: 9:35-13:35
    • 3 eta 4 mailak: 9:30-13:30
    • 5 eta 6 mailak: 9:25-13:25
  • Sarrera / irteera ateak hauek izango dira:
  • Haur Hezkuntzako ikasleak ohiko ateetatik sartuko dira.
  • Lehen Hezkuntzako 1, 4 eta 6 mailak zabuen aldeko atea.
  • Lehen Hezkuntzako 2, 3 eta 5 mailak futbol-zelaien aldeko atea.
  • Gela Egonkorra: ate nagusia.
  • Seme-alabak ikastolara ekarri eta bertatik jasotzera datozen guraso edo laguntzaileak ahal den neurrian ez dira patioan sartuko, ez dira kanpoan pilatuko eta beti pertsona bakarra eta bera izango da.
  • Gurasoak ezin izango dira ikastolan sartu aurretik hitzordua eskatuta ez baldin bada. Baimena izan eta sartzen badira, eskuak garbitu beharko dituzte eta maskara erabili beharko dute.
  • Irakasleen eta familien arteko harremana telematikoa edota telefono bidezkoa izango da nagusiki.
  • Komunetan ikasle-pilaketak saihestuko dira.
  • Gimnasioko aldageletako dutxak ez dira erabiliko.
  • Ikastola barruko joan-etorriak murriztu egingo dira eta, ondorioz, ingeles- eta musika-eskolak ikasleen ikasgeletan izango dira eta ez ingeles- eta musika-geletan.
  • Ikasleak beti leku berean eseriko dira. Banaka eserita egongo dira eta mahaien artean espazioak uzten duen ahalik eta distantziarik handiena gordeko da.
  • Kontaktu-jolasak saihestu egingo dira. Ondorioz, jolastorduetan ez dira futbolean, esku-baloi, saski-baloian eta antzeko jolasetan arituko ikasleak.
  • Jolastorduak:
    • Bi ordutegi izango dira, A taldeentzat bat eta B taldeentzat bestea.
    • Jolastokiak eremuka sailkatuta daude eta talde bakoitzari bere eremua dagokio (txandaka aldatuz joango dena).
  • Egunero garbituko dira erabilitako gune guztiak eta egunean 3 aldiz komunak.
  • Gela komunak erabili behar izatekotan (mediateka, musika-gela, zeramika-gela…) talde bat irten eta beste bat sartu bitarte horretan desinfektatu egingo da.
  • Arreta berezia jarriko da erabilera komuneko gainazal eta tresnetan, eta erabili ondoren desinfektatu egingo dira (adibidez ordenagailuak).
  • Papertontziak tapa eta pedaldunak izango dira, hondakinak modu egokian kudeatze aldera.
  • Aldiro-aldiro aireztatuko dira gelak 5-10 minutuz. Ahal denero, leihoak irekita daudela izango dira eskolak.
  • Ikastolan txartelak jarriko dira segurtasun neurrien berri emanez eta ikasgeletan egunero landuko dira segurtasuna, higienea, garbitasuna…
  • Ikasle edo langileren batek sintomak baldin baditu ikastolan dagoen bitartean, berehala ezarriko da protokoloa. Ikaslea bada, heldu baten laguntzaz isolatua izango da isolamendu-gelan eta gurasoei berri emango zaie berehala medikuarengana joan daitezen. Langilea baldin bada, ikastolatik irten eta osasun zerbitzuekin harremanetan jarriko da.
  • Ikasle batek sintomak baldin baditu (37 gradutik gorako sukarra, eztul idorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimen edo dastamenik ez izatea), familiak tutorea jakinaren gainean izango du eta bilakaeraren berri emango dio.
  • Gela Egonkorrean eta Haur Hezkuntzako geletan arreta berezia jarriko da materialak ahalik eta gutxien parteka daitezen eta baztertu egingo dira garbitzen errazak ez diren materialak.
  • Jantokia:
    • Ahalik eta modu eraginkorrenean erabiliko da espazioa mahaien arteko distantzia ahalik eta handiena izan dadin.
    • Ikasleak beti leku berean eseriko dira eta gela-taldea errespetatuz.
    • Ez da behin-behineko bazkaltiarrik onartuko.
  • Irteerak eta ikastolaz kanpoko jarduerak protokoloak betez egingo dira.
  • Ikastolan COVID-19-k jotako kasuren bat edo batzuk izango balira, osasun-agintariek eta Hezkuntza Sailak hartuko lituzkete beharrezkoak diren erabakiak pertsona horien harreman estuak eta balizko transmisio bideak aztertu ondoren.
  • Familiak lankidetzan aritu beharko dira ikastolak ezarritako jarraibideekin.
Besterik gabe, begirunez, Zuzendaritza