Zumba

Astelehenetan 17:00etatik 18:00etara.

Zumba musika, dantza eta kirola uztartzen dituen eskolaz kanpoko ekintza dinamiko eta dibertigarria da, haur eta gazteentzat bikaina. Egungo abesti itsaskorren bitartez, ikasleek koreografia errazak ikasten dituzte, koordinazioa, sormena eta gaitasun fisikoa modu ludikoan lantzen duten bitartez. Klase bakoitza festa txiki bat bihurtzen da: estresa albo batera utzi, talde-gogoa indartu eta, batez ere, kirola eginez topera ondo pasatzeko espazio bikaina da, inolako aurreizagutzarik izan gabe parte hartu baitateke.