Txikifutbola

Jarduera honetan futbolean jokatzen ikasteko lehen pausoak ematen dira. Entrenamenduak jokoekin hasten dira, beroketa modura. Ondoren, hainbat jarduera egiten dituzte paseak lantzeko. Ariketa horiek amaitutakoan, ikasleei bakoitza baloi batekin entrenatzen uzten zaie, bakarkako teknika landu ahal izateko.

Azkenik, entrenamendua bukatzeko, ikasleek euren arteko partida bat jokatzen dute, aldez aurretik ikasitakoa aplikatzeko helburuarekin.