Nor gara

Kaixo mundua

1970. hamarkadako azken urteetan Gasteizko guraso askoren eskaera izan zen beren seme-alabak euskaraz ikasi, hezi eta bizitzeko nahia. Testuinguru hartan eta helburu hori gauzatzeko asmoz sortu zen hamarkada hartako amaieran, herri ekimenak bultzatuta, Ehari Ikastola. Eta gure ikastolaren sorrera Ehari ikastolan dago.

Sasoi horretan Arabako Foru Aldundiak euskarazko irakaskuntza antolatzeko ikastola sarea osatzeko plangintzari ekin zion.

Plangintza horren baitan, 1982an Aldundiak eraikin berria altxatu zuen Lakua auzoan. Bertara lekualdatu zen Ehari ikastola, eta orduan hartu zuen Pedro Ignacio Barrutia izena, euskaraz lehen antzerki obra idatzi zuen arabar idazlearen omenez.

P.I. Barrutia Ikastola Lakua auzoan kokatuta dago. Eskola Publikoa gara, D ereduko ikastetxea, eta euskara oinarri duen eleaniztasuna defendatzen dugu.
Ildo horretan, bertako bi hizkuntza ofialetan komunikazio gaitasun ona izatea, ingelesaren gutxieneko ezagutza bermatzea eta gainerako hizkuntzekiko eta kulturekiko jakinminezko eta errespetuzko jarrerak sustatzea da ikastolaren asmoa.

Ikastetxeak irakaskuntza bi etapa eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Etapa bakoitzak bere eraikin bereizia du elkarrengandik oso hurbil.

XEDEAK

Gure proiektuaren barruan hiru dira aipatu beharreko printzipio nagusiak: euskalduntasuna  eta euskal kulturaren sustapena, ikas komunitatearen partaidetza  (gurasoak-ikasleak-irakasleak) eta, artea abiapuntu izanik, konpetentzien garapenean oinarritutako curriculuma.

Gure leloa hau da: “EUSKARA ARDATZ, ARTEA BIDE”.