Kultura txokoa

Euskal kultura

Gainerako hizkuntzetan bezalaxe, euskal kultura, euskaraz  egiten den adierazpen, pentsamendu, jardun eta ekintza oro da eta horren berri emateko kulturaren txoko hau sortu dugu. Eskola komunitatean euskal kultura ezagutzeko ekarpena egiten saiatuko gara.

 Txoko honen ardatza euskal kultura izango da, baina, munduko gainerako kultura, errealitate eta hizkuntzen berri ematen saiatuko gara, batez ere gurea bezala babesgabetuak eta gutxituak izan direnak, eta baita ikastolako ikasle askoren erreferente direnak ere.

Euskararen agenda

Ikastolaren webgune honetan ikasleentzako agenda bat  sortu dugu. Bertan auzoan eta Gasteizen gure ikasleentzat egokiak izan daitezkeen euskarazko jarduera kulturalen berri emango dizuegu: ipuin kontaketak, zinema, antzerkia, telebistako saioak, jolas jarduerak, musika emanaldiak, etab.

 Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia urria edo desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea ezinbestekoa da gure seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.