Familien emaila

2020-12-04

Gasteizen, 2020ko azaroaren 12an.

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Ikastolaren digitalizazioan aurrera eginez eta bizi dugun egoeran harremana errazte aldera,  barrutia.eus domeinuko email helbideak sortu ditugula familia guztientzat.

Aurrerantzean email bidezkoa izango da Ikastolaren eta familien arteko komunikazioa. Beraz, zinez eskatzen dizuegu arreta bereziz aktiba ditzazuen helbideak.

Hauek dira jarraitu behar dituzuen urratsak:

1.- Sar zaitezte Google Chrome bilatzailean.

2.- Sartu Gmailen.

3.- Idatzi zuen helbide berria eta pasahitza.

-Helbidea: fa.___.___@ barrutia.eus

-Pasahitza: barrutia

4.- Aldatu pasahitza.

5.- Idatzi email bat eta bidali zure seme-alaben tutoreari/tutoreei frogatzeko. Haren erantzuna jasoko duzu.

 

Zure helbidea:

fa.___.___@barrutia.eus

 

Tutorearen helbidea:

___.___@barrutia.eus

 

Zalantza edo arazoren bat izanez gero, jar zaitezte tutorearekin harremanetan.

Besterik gabe, begirunez

ZUZENDARITZA