Kafe Tertulia

2026-10-05

Kaixo, familiak!

Ikasturte honetan ere familien arteko kafe-tertuliekin jarraituko dugu. Elkartu, hitz egin, esperientziak partekatu eta, batez ere, elkarrekin tarte atsegin bat pasatzeko gunea izatea nahi dugu.

Gero eta familia gehiagok parte hartzea da gure helburua. Elkar ezagutzea, harremanak eraikitzea eta elkarrekin uneak partekatzea ere elkarbizitza eraikitzeko modu bat delako. Eta, noski, ondo pasatzeko aukera ere badugulako! ☕️😊

Lehenengo kafe-tertulian, bi gai nagusi izango ditugu:

  • BAT taldea ezagutzea: BAT taldearen aurkezpena egingo dugu eta ikastolan elkarbizitzari lotuta egiten ari garen berrikuntzak azalduko ditugu. 

  • Zuen proposamenak jasotzea: hurrengo tertulietan zuei interesatzen zaizkizuen gaiak landu nahi ditugu. Horregatik, zuen ideiak, kezkak eta proposamenak jaso nahi ditugu. Zer gai gustatuko litzaizueke elkarrekin hitz egitea?

Gainera, ikusi ahal duzuenez, gure webgunean BAT taldeak bere txokoa izango du. Pixkanaka, kafe-tertulietan landuko ditugun gai, baliabide eta ekarpenekin hornitzen joango gara, bertan partekatutakoaren eta ikasitakoaren arrastoa denon eskura egon dadin. 

Ez da beharrezkoa aurretik ezer prestatzea edo gaiaren inguruan aditua izatea. Etortzea, hitz egitea, entzutea eta elkarrekin egotea da kontua.

Beraz, animatu zaitezte! Zenbat eta familia gehiago elkartu, orduan eta aberatsagoa izango da gure tertulia eta gure ikastolako elkarbizitza.

Zuen zain egongo gara! ☕️💬