Multikirola

Kirol anitzetan ikasleek hainbat kirol modalitate ezagutzeko aukera dute (errugbia, frontoiko kirolak, herri kirolak, hockeya, eskubaloia, saskibaloia, tenisa, aerobika, gimnasia eta abar), etorkizunean aukeratu ahal izango dituztenen artean.

Hilean behin, larunbatetan, beste ikastetxeekin batera antolatzen diren kirol anitzeko topaketetan parte hartzen da. Topaketak doakoak dira eta izotz pistan, igerilekuetan, atletismo pistetan, rokodromoetan, frontoietan eta abarretan egin daitezke.