Idazlea ikastolan: Xabier Mendiguren

2020-12-15

Idazleak ikastetxeetara programaren baitan bi idazle gonbidatu ditugu aurten: Xabier Mendigure eta Ana Jaka. Xabier Mendigurenen txanda izan da lehena, azaroaren 4an etorri zen ikastolara eta berarekin egon ginen solasean 5. eta 6. mailako ikasleak.

Aurretik bere bi liburu irakurriak genituen: Misss Txatarra eta Buelta bat Aitontxurekin. Biak izan dira gure gustukoak eta bisita aprobetxatu dugu liburuen inguruan galderak egiteko eta baita bere idazle lanaren gainean ere galderak egiteko. Bideoan duzue bisitaren laburpentxo bat, Klikatu!!