Guraso Eskola

Eskolaren helburua haurren hezkuntza arduratsuaren inguruko gurasoen prestakuntza sustatzea da.

Helburu horrekin, pertsona, bikote eta guraso gisa dugun prestakuntzara bideratutako ekintzak egiten ditugu, elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarrituta.

Horretarako, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak saioak dinamizatzen dituzten eta baliabideak eta jarraibideak proposatzen dituzten profesionalak eskaintzen ditu.

HARREMANA: gurasoeskolabarrutia@gmail.com