Eskulanak

Jarduera honetan eskuzko lanak urratsez urrats egiten ditugu, ikasleen erritmo desberdinak errespetatuz, lehen hezkuntzako edozein umek parte har dezakeela kontuan hartuta. Hori aprobetxatuz, adinekoen laguntza bultzatzen da txikienengana, modu horretan elkarrekin ikasteko aukera izan dezaten.

Gure lanetarako hainbat material erabiltzen dugu, hala nola feltroa, artilea, kartoi meheak, plastikozko botilak, hodiak, tapoiak, pinturak, pintzelak eta abar, eta ahal den neurrian material birziklatuak erabiltzen saiatzen gara. Ikasturtean zehar, gure jarduerak data bereziekin lotzen ditugu: Gabonak, amaren eguna, aitaren eguna, etab.

Eskulanen jardueran, ikasleek, material eta teknika desberdinak ezagutzeaz gain, beren sormena eta irudimena garatzen dituzte, beren gaitasun eta trebetasun guztiak erabiliz, eta eguneroko materialak (birziklapena) erabiltzen ikasten dute, gure inguruan ditugun materialak baloratzen ikasteko.