Street hockeya

Jarduera honetan street hockeyra jolasteko beharrezkoak diren alderdi nagusiak lantzen dira. Adibidez, patinekin trebetasuna asko lantzen da, sticka erosotasunez erabili ahal izateko eta arreta jokoan jarri ahal izateko. Hori lortzeko hainbat jarduera egiten dira, hala nola trebetasun ariketak, jolasak edo partidak.

Jarduera horiek lantzen direnean, ondo pasatzea da helburu nagusia, eta talde-lana bultzatzea, giro ona lortzeko.

Ikasitako guztia aplikatu ahal izateko, asteburu batzuetan topaketetara joateko aukera dago, beste ikastetxe batzuekin batera partidak jokatzeko.