Bikoteka irakurtzen

Irakurtzeko gaitasuna hobetzeko hezkuntza-programa bat da. Alde batetik, ikasleekin berdinen arteko tutoretza-programa bat egitea da, eta bestetik, familiekin eta ikasleekin.

Berdinen arteko tutoretza Ikaskuntza Kooperatiboko egitura bat da. Ikasleak bikoteka antolatzen dira eta antolatutako gidoi baten bidez ikasten dute. Bikoteetan, ikasle batek tutore lanak egiten ditu, eta bikotekidea tutoretzapekoa da. Ikasle tutoreak ikasten du irakastea ikasteko modurik onenetako bat delako.

Ikasle tutoreak, gelako irakaslearen laguntzarekin, bere tutoretzapeko ikaskideari nola irakatsi eta bere beharrei nola erantzun ikasten du. Bigarren honek berriz, saio guztian bere gelakide baten etengabeko laguntza jasoko du modu pertsonalizatuan eta ikasten du etengabe laguntzen zaiolako bere beharrei erantzuten, modu pertsonalizatuan.

Helburuak:

  • Irakurketa konpetentzia hobetu, batez ere irakurketaren ulermena, ikasleen arrakastarako ezinbesteko elementua izanik.
  • Ikasleen arteko kooperazioa edo elkarlan gaitasuna hobetu.
  • Metodologia inklusiboa erabili.
  • Bikoteka Irakurtzen programan elkartrukatze eta elkar lana sustatu.
  • Eskolako zereginetan familien inplikazioa areagotu.