Ikasketa kooperatiboa

Elkarbizitzarako gaitasuna, ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna eta gaitasun soziala garatzeko aukera ematen du proiektu honek. Gure ikastolan 2010-2011 ikasturtean ezartzen hasi ginen eta poliki-poliki zabalkuntza planari ekin genion. Momentu honetan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurrera eramaten ari gara.

Gure ikasleak, etorkizunean, lan munduan ondo moldatzeko oinarrizko trebeziak lantzen dira proiektu honekin, besteekin lan egitea besteak beste. Oinarrizko konpententziak lantzeko lan taldean oinarritzen gara eta hau da zehar konpetentziak lantzeko abiapuntua: giza eta herritartasunerako gaitasuna, ikasten ikasteko konpetentzia eta norberaren autonomia eta ekimenak lantzen dituen zehar konpetentziak adibidez.

Ikasketa kooperatiboak ikasketaren autorregulazioa, arduren banaketa, guztion partaidetza ekitatiboa, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkarlaguntza, enpatia… garatzea errazten du. Horrez gain, ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa da.