Matematika manipulatiboa

Matematikak ikusi, ukitu eta sentitu ditzakegu. Hau dela eta, jolastuz, gozatuz, manipulatuz eta hainbat material ukituz lantzen dugu. Material ezberdinak aztertu, alderatu eta eraikuntzak egingo ditugu. Honekin guztiarekin gure ikasleek etorkizunean aurki ditzaketen benetako egoerei eta problemei era egokian erantzutea lortu nahi dugu.

Haur Hezkuntzako ikasleentzat hain arrotza izan daitekeen gai bat ondo pasatzeko momentu bilakatzen dugu. Horretarako argi-mahaiak, trasbaseak egiteko ontziak, kanikak, sortutako material ugari eta naturak eskaintzen dizkigun beste elementu batzuk erabiltzen ditugu. Haurrek gertuko materiala, ezaguna eta erakargarria manipulatzen dute.