24.KORRIKA

2026-03-23
Ostegun honetan, arratsalde giro paregabean, gure eskolako komunitateak korrikaren aldeko hitzordu berezi bat izango du, Korrika Txikia. Lekukoa 15:23an hartuko dugu Ezaro tabernaren aurreko espaloian. Ikasleak, irakasleak eta familiak elkartuko gara euskararen aldeko ekintza berezi honetan. Hona hemen gure ibilibidea:
Helburua ez da soilik korrika egitea; elkarrekin une atsegina partekatzea baizik. Ibilbidea egokitua izango da adin guztietarako, eta parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoan gozatzeko aukera izango du. Animoak, irribarreak eta giro ona izango dira nagusi, eta ziur gaude arratsalde polita igaroko dugula denon artean.
Bestalde, datorren ostiralean, hilak 27,  24. Korrika nagusia iritsiko da Gasteizera. Lakua BHI, Lakuabizkarra eta Ibaiondoko eskolekin kilometroa erosi dugu euskararen aldeko lasterketan. Lekukoa 23:34ean hartuko dugu, Baiona kaleko 41 zenbakitik. Parte hartu nahi duzuen orok 23:20an egon beharko duzue gure kilometroaren hasieran.
Animatu zaitezte eta zatozte gurekin korrika egitera!